LASARTE-Oriako Ttakun elkarteak jakitera eman du hezitzaileen lan-poltsa ari direla osatzen, ikastaroak eman, proeiktuak garatzeko, aisialdiko egitasmoak koordinatzeko, kultur jarduerak antolatzeko dinamizazio lanetarako eta abarrerako. Lan poltsa buruntzalde guztiko jendearekin ari dira egiten eta heziketarekin lotura duten ikasketak egindako edo egiten ari den jendeari luzatu diote deialdia. Izena emateko aurkeztu Kurrikuluma zerbitzuak@ttakun.com edo ttakun@ttakun.com helbide elektronikoan edo bertara postaz bidali: Ttakun Kultur Elkartea, Geltoki kalea 4, behea. 20160 Lasarte Oria. Informazio gehiago helbide horietan edo 943 33 60 83 telefonoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!