OSIÑAGAKO sagardotegietara doan autobusak ordu erdiz atzeratu du bueltatzeko ordua. Autobusak ostegun, ostiral eta larunbatetan ateratzen dira Urbieta kaletik arratsaldeko 20:30etan, 21:00etan eta 21:30etan. Honako ibilbidea egiten du: Itsasburu, Otsua-enea, Olaizola, Altzueta, Iparragirre eta Elorrabi. Bueltako ibilbidea Elorrabitik hasten da eta honakoa da ateratzeko ordutegi berria: 23:30etan, 00:00etan eta 00:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!