Udaleko zerbitzu Publikoko alorretik jakitera eman dute zenbait hobekuntza ari direla egiten herrian eta horren barruan tamaina haundiko zenbait zuhaitz ordezkatzen ari dela. Udalaren hitzetan Eragozpenak eta zenbait kasutan osasun arazoak ere sortu dituzte zuhaitz hauek eta beste batzuengatik aldatu dituzte.
Elizatxo, Latxunbe
eta Karobietan
Elizatxon makal haundiak kendu eta sagarrondoak jarri dituzte eta Latxunben kiroldegi aurreko urkiak izan dira kendu dituztenak sagarrondo hibridoak jartzeko. Karobietan, berriz, plantanoak kendu eta loretako gereziondoak aldatu dituzte.
´Bizilagun elkarteari
erantzuna ematen ari gara`
Andoni Amonarraiz Zerbitzu Publikoetako zinegotziak esan du bizilagun elkarteen eskaerei erantzun diela zuhaitz hauek aldatuta: ´tamaina haundiko zuhaitzek eragozpenak eragiten baitzituzten eta gainera, neskatxa batek asma arazoak izan ditu`. Orain aldatutako zuhaitzak gutxiago hazten direnak eta hiri guneetarako egokiagoak direla azpimarratu du Amonarraizek.
Horrez gain, Zaharren Egoitza eta Urumea ikastola aurreko espaloiak garbitu dituztela jakitera eman du Zerbitzu Publikoetako alorrak, makina berezi bat erabilita, zikinagatik oso labain baitzeuden.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!