Igandean jokatu zen B mailako gimnasia erritmikoko eskolarteko txapelketa Irunen eta hernaniarrek emaitza onak lortu zituzten. Alebinetan Langile gelditu da irabazle, eta buruz buru Maialen Garcia 4garren gelditu da, June Iturralde 12garren eta Irati Beroz 13garren. Infantiletan, berriz, Lara Pemán 2garren gelditu da, Karen Juanes 3garren eta Ainhoa Gaspar 12garren. Kadeteetan Amaia Agirre hernaniarra izan zen onena, 21 parte hartzaileren artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!