Etxeetako administradoreentzat ikastaroa AEKn

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 24a, 02:00

Etxeetako administrazioaz arduratzen denak idatzi bat baino gehiago egin behar izaten du eta idatzi horiek euskeraz egiten ikasteko ikastaro praktiko bat izango da AEKn. Ikastaroa antolatu dute Udaleko euskera zerbitzuak eta AEK euskaltegiak eta 14 ordukoa izango da. Egunak eta orduak izena emandakoen artean adostuko dira. Izena emateko Euskera Zerbitzura deitu (943 33 70 29). Azken eguna astelehena da. Prezioa 10 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!