Hernanin ezezik inguruko herrietan ere ospatzen dira inauteriak eta Goizuetan egitarau zabala dute. Datorren igande, astelehen eta asteartean eta hurrengo larunbatean badute festa.
Pelotarekin hasi
Igandean gazteen pelota partiduek hasiko dituzte inauteriak eta gaztetxoen Zagi Dantza izango dute arratsaldean. Dantzaldia eta mozorro afaria ere badira igandean. Astelehenean, Mozorroak baserriz baserri ibiliko dira eta dantzaldia eta mozorro afaria ere izango dira. Astelehenean, mozorro gosaria izango da, herriko kaleetan ekitaldia eta bazkaria. Astearte arratsaldeko 16:30etan izango dute Zagi Dantza famatua eta ondorenean dantzaldia, karroza lehiaketa, eta Mozorro afaria dituzte.
Martxoaren 4ean segi
Hiru egun horiekin nahikoa ez nonbait eta martxoko lehenengo larunbatean ere bada inauterietako festa Goizuetan. Poteoa eta afaria izango dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!