Osteguneko kontzertuak arrakasta haundia izan zuen eta Joan Bataiatzailea Parrokia leporaino bete zen Boliviako San Ignacio de Moxoseko orkesta eta abesbatzaren emanaldian. Amazonasen bihotzean aurkitzen da San Ignacio herria eta doinu elizkoiek ere bertako kutsua hartzen dute eta baita beraien jantzi eta dantzek ere. Taupadak GKEa da musika eskola hau bultzatzen ari dena eta beren hitzetan gaur egun indigenen kultura zabaldu eta eta beren ondarea berreskuratzeko balio du egiten ari den lan guztiak. Martxo erdira arte beste 12 kontzertu dituzte ematekoak, Boliviara bueltatu aurretik. Bira honetan 19 urte arteko 37 gazte dabiltza kontzertuak ematen.
Hernaniko kontzertuak zer erantzun izan zezakeen ez zen ziurra eta antolatzaileak oso gustora gelditu dira Kronikari esan diotenez.
Hitzaldia ostegunean
Datorren ostegunean hitzaldia izango da Hernanin Boliviako herri indigenen egoeraren inguruan. Manuel Egiguren Beniko ordezko apezpikuak emango du hitzaldia. Egiguren urrestillarra da baino urte asko daramazki Bolivian eta egunotan hemen dabil. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan izango da seguruenera. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!