Bihar emango zaie hasiera inauteriei, garai bateko protagonisten omenaldiarekin

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 23a, 02:00

Bihar hasiko dira inauteriak Hernanin, garai batean inauterietako protagonista izan zirenei omenaldia eginda. Arratsaldeko 15:30etan egingo zaie omenaldia Gudarien Plazan

Bihar hasiko dira inauteriak Hernanin, garai batean inauterietako protagonista izan zirenei omenaldia eginda. Arratsaldeko 15:30etan egingo zaie omenaldia Gudarien Plazan eta segidan Urumea ikastolako txaranga irtengo da kalez kale. Erraldoi eta buruhaundiak eta gaztetxoentzako Kupela trikitilari taldea izango dira biharko egunarekin, asteburu aurretik. Larunbatetik asteartera Larunbat, igande eta astelehenean ekitaldi ugari izango dira Hernanin, gehienak gaztetxo eta haurrei zuzendutakoak. Asteartean sardina ehorzketak emango die amaiera aurtengo inauteriei. Maria Magdalenan gaur Gazteenek ezezik helduek ere ospatuko dituzte inauteriak eta Maria Magdalena Zaharren Egoitzan badute zertan gozatua. Gaur bertan igel txapelketa izango dute goizeko 10:30etan eta El Pequeño Ruiseñor filma izango dute, arratsaldeko 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!