Boliviako orkesta eta abesbatza gaur Parrokian

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 23a, 02:00

Boliviako San Ignacio de Moxoseko orkesta eta abesbatza izango dira gaur Joan Bataiatzailea Parrokian, arratsaldeko 20:00etan. Amazonia boliviarrean urte askoan iraun duten kantu elizkoiak jo eta kantatuko dituzte gaur, bertatik datozen 37 kideek, Taupadak GKEak antolatuta eta Hernaniko Kooperazio taldeak bideratuta. Kontzertua debalde da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!