Juan Bataiatzailea Parrokian da kontzertua, 20:00etan.
Boliviako San Ignacio de Moxoseko orkesta eta abesbatza izango dira bihar Hernanin, Joan Bataiatzailea Parrokian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, sarrera dohan izango da. Taupadak GKEaren eskutik etorriko dira Hernanira, Euskal Herrian egiten ari diren biraren barruan. Dagoeneko 7 kontzertu eman dituzte Euskal Herrian eta gaur Seguran eskainiko dute kontzertua. Bihar Hernanin izango dira eta beste lau kontzertu gehiago ere emango dituzte Euskal Herrian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!