Eztabaida gaur eta bertso afari internazionalista ostiralean, Herri Indigenen aldeko kanpainaren barruan

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 22a, 02:00

Askapenak eta Gazte Asanbladak antolatu dituzte bi ekitaldiak.

Askapena eta Gazte Asanbladaren eskutik gazte eztabaida dago gaur Askapena-Gebara gunean, Kale Nagusian, Peña okindegi aurrean, arratsaldeko 19:00etan. Jatorrizko herrien izate eta etorkizuna izango da eztabaidarako gaia eta irekia izango da interesa duen guztiarentzat. Bertsoak eta mariatxiak ostiralean Etzi ostirala, berriz, Bertso Afari internazionalista eta mariatxiak izango dira Tripontzi tabernan, 20:30etatik aurrera, Askapenak antolatuta. Afari txartelak salgai daude Garin eta Tripontzi tabernetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!