Lehen deialdia 15:30etan da eta bigarrena 16:00etan.
Goiz Eguzkin urteko batzarra dute gaur eta bi deialdi izango dira: lehenengoa 15:30etan eta bigarrena 16:00etan. 2005eko balantzea egin eta aurrerako egitasmoen berri emango da. Zuzendaritza berria ere onartu beharko du gaurko batzarrak. Jubilatu etxeak gauza asko egiten ditu urtean zehar: bidaiak, zerbitzuak eta abarrekin batean telebista pantaila erraldoi bat jarri dute adibidez, guztiek ikusi ahal izateko eta bulegoa erabat txukundu dute, ordenagailu, inpresora, fax eta fotokopiagailu berri eta guzti. Horrez gain, 2005ean fisioterapia zerbitzua ere jarri dute martxan elkartean eta oso gustora daude bazkideak horrekin.
2006rako egitasmoak
Zuzendaritzatik jakitera eman dutenez gauza haundi asko egin dituzte azken urteetan Jubilatu Etxean. Urte honetarako gelditzen den proiektu haundienetakoa Goiz Eguzki azpiko pistako bolatokia egin eta ingurua txukuntzekoa izango da. Badirudi laster hasiko direla berritze lanak.
Gaurko batzarrean aurkeztu eta hitz egingo da gai hauetaz eta beste hainbatetaz. Jubilatu etxeko bazkide guztiak daude deituak batzarrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!