Urdangarin eta Aldabe Estatuko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2006ko otsailaren 21a

Joan den igandean jokatu zen Euskadiko kros txapelketa Lasarteko hipodromoan eta bi hernaniar sailkatu dira Euskadiko selekzioarekin Espainiako txapelketa jokatzeko. Nagusi mailan Ixiar Urdangarin sailkatu da Euskadiko txapelketa irabazita eta martxoan Asturiasen jokatuko du. Jubeniletan Eider Aldabe lehenengo zortzietan sartu da eta martxo bukaeran Melillan izango da. Argazkian jubenilen selekzioa, tartean Eider Aldabe dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!