Joan den ostegunean hitzaldia eman zuen Javier Ramos SOS arrazakeriako abokatuak Biterin, AMHER elkarteak antolatuta. Hitzaldian, Afrikatik Espainiara eta orokorrean Europara emigratzearen inguruan aritu zen.
Joan den ostegunean hitzaldia eman zuen Javier Ramos SOS arrazakeriako abokatuak Biterin, AMHER elkarteak antolatuta. Hitzaldian, Afrikatik Espainiara eta orokorrean Europara emigratzearen inguruan aritu zen. Hasieran bideo bat jarri zuen Ramosek eta bertan Marokon gordean dauden afrikarren bizipenak azaltzen dira. Marokon pasadizoko herrialde bihurtu da afrikarrentzat, baina, amesgaizto ere bai bideoan ikusi zitekeenez. Marokoko gendarmeek harrapatu, jo, dirua kendu, bortxatu eta Algeriako mugara deportatzen dituzte inmigrante afrikar hauek. Baina, inmigrante guzti hauek beren bidaia hasten dute berriz ere, kondizio kaxkarretan.
Herrialde ordainduak
Ramosek azaldu zuen Europar Batasunak barruko mugak ireki eta kanpokoak gehiago itxi zituela Schengen akordioarekin. Maroko bezalako herrialdeei dirua ematen dietela salatu zuen ´berak egin nahi ez duten lan zikina egiteko` eta eskubide urraketa guzti horien aurrean ezer gutxi egiten dutela. Egoera honetan Ceuta eta Melillan gertatzen direnen berri eman zuen: ´Ceuta eta Melillan eta bertako hesian inmigranteak oso gaizki tratatzen dira, ez dute ia eskubiderik. Guardia Zibilak harrapatzen dituen inmigranteak Marokoko Gendarmeen esku uzten ditu askotan, eta hori legez kanpokoa da, behin Espainiako lurra zapalduz gero mediku, abokatu eta intrerprete baten eskubidea baitu edonork`. Behin muga horiek gainditu eta itsasartea pasatzeko, jendeak gero eta arrisku haundiagoak hartzen dituela ere nabarmendu zuen Ramosek ´Gibraltargo itsasartean kontrola gero eta haundiagoa baita eta asko eta askok bidaia luzeagoa hasten dute ez harrapatzeko, luzeagoa eta arriskutsuagoa`.
Espultsatu ezin
Gaur egun, beste herrialde batetako pertsona bat ezin da espultsatu, baldin eta beste herrialdearekin horretarako akordiorik ez bada. Ramosen hitzetan Espainiak Nigeriarekin badu akordioa, baina, gainerako Afrikako herrialdeekin oso zail du lortzea: ´jende horrek diru asko bidaltzen baitu beren herrietara eta bertako familia asko bizi baita diru horrekin`.
Hala ere, espultsatu ezin badituzte ere, jende hau marginalidadera bultzatua izaten dela esan zuen SOS arrazakeriako kideak, paperak izatea ezinezkoa baita egoera horretan eta paperik gabe lan baldintza okerragoan baitago jendea. Bestalde, asilo politikoa eskatzen dutenen %5 bakarrik onartzen du espainiar estatuak hitzaldian azaldutakoaren arabera eta bideoan ikusi zen jende asko beren herrialdetako gerrateetatik ihesi dijoala. Horrez gain, asilo ekonomikoa ez dutela nazioarteko legeek jasotzen azpimarratu zuen Ramosek, baina, hori geldi ezina dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!