Antziola kalera pasako da

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 21a, 02:00

Hernaniko notaritzatik jakitera eman dute pare bat asteren buruan edo, Antziola kaleko 2garren zenbakira aldatuko dutela notaritza. Otsailaren 18an Kronikak hernaniar talde baten eskaria kaleratu zuen notaritzara elbarritu eta helduentzat sarbide errazagoa eskatzen zuena. Notaritzatik jakitera eman dute entreplantan edo tarteko solairuan joango dela Notaritza berria, igogailua izango duela eta hesi arkitektonikorik ez. Orain artean ´eragindako eragozpenengatik` barkamenak eskatu dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!