Astearteroko jaialdia gaur Galarretan lau partidurekin

Kronika - Erredakzioa 2006ko otsailaren 21a

Galarretan erremonte jaialdia izango da gaur, arratsaldeko 16:00etan hasita eta lau partidu izango dira. Partidu estelarrean, Agirresarobe eta Eizagirrek Matxin III-Urrutiaren kontra jokatuko dute. Gainerako hiru partiduak dira: Ibarzabal-Aizpurua II/Gorriz-Gaztelu, Uterga-Iriarte/Sarasua-Auzmendi eta Martinez II-Urko/Zalakain-Olazar. Ostegunean ere jaialdia izango da, asteroko moduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!