Inauteri jaiak ospatuko dituzte Maria Magdalena egoitzan

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 21a, 02:00

Inauteriak badatoz eta Hernaniko helduenek ere ekitaldiak dituzte Maria Magdalena Zaharren Egoitzan, ostegunetik asteartera. Ostegunean, hilak 23, Igel Txapelketa eta filma izango dituzte; ostiralean, hilak 24, toka txapelketa eta bingo haundia; larunbatean, hilak 25, merienda berezia; igandean, hilak 26, gabonetako eta San Sebastian eguneko argazki emanaldia; eta bukatzeko asteartean, hilak 28, txokolatada izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!