‘Ongi ibili’ antzezlana gaur Biterin, istripuan galdutako hiru emakumeren istorioa

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 21a, 02:00

Gaur 20:00etan da antzezlana eta sarrerak egun osoan izango dira salgai.

Oporretatik bueltan autoan istripua izango dute hiru pertsonaiek, legez kanpoko taxi batean bidetik aterata. Etxera bueltan dira, baina, galduta eta noraezean geldituko dira eta elkarrekin izango dituzten gorabeherak azaltzen ditu antzezlanak. Obrak gure gizarteko bi mundu islatzen ditu: hiru emakumeena lehen mundua deitzen zaiona, eta taxista inmigrantearena. Hiru emakumeen kezkak eta bi munduen artean sortzen diren kontraesanak ikus ahal izango dira. Miren Gojenola antzezle Aizpea Goenagak egindako antzezlan honek lau antzezle ditu: Miren Gojenola Hernanin bizi den antzezlea da lau horietatik bat eta berekin batean Loli Astoreka, Olatz Beobide eta Edi Naudók taularatuko dute obra. Gaur euskerazko bertsioa ikusi ahal izango da Biteri kultur etxean, joan den abenduan Donostian estreinatua. Antzezlana arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak salgai egongo dira gaur egun guztian zehar, Biterin bertan, bukatu artean. Prezioa 3,5 euro dira. Hiru antzezlan Gaurkoaz gain, beste bi antzezlan ere badira antzerki zikloaren barruan: lehenengoa atzo izan zen El tiempo herido Traspasos konpainiaren eskutik eta azkenekoa bihar izango da, Erreleboa Txalo Teatroak-en eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!