‘El Tiempo herido’ antzezlana gaur antzerki zikloan

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 20a, 02:00

Antzerki zikloa hasiko da gaur Biterin, Traspasos konpainiaren El tiempo herido’ obrarekin. Martxoaren 11n Madrilen izandako atentatuen inguruko obra da. Goiz batean Madrileko inguruetako errepide bakarti batean lau medikuk kotxe istripu bat izaten dute eta bizikletaz zijoan arabiar gazte bat hiltzen da. Handik 5 kilometrotara tren geltoki batetik gertu larrialdi zerbitzuekin harremanetan jartzen saiatzen dira. Lortzen dutenean, aldiriko trenetan bata bestearen segidan atentatuak gertatzen dira. Antzezlana gaur arratsaldeko 20:00etan izango da, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!