Inude eta Artzaien konpartsak ongietorria eman zien
atzokoan ostiralean hasiko diren Inauteriei. Euria izaki Atsegindegin egin zuten ekitaldi nagusia. Bertan haurrei
txertoa jarri eta Udal aginteri aurkeztu zizkieten erregistroan izenak gordetzeko. Urumea ikastolako 120 ikaslek hartu zuten parte konpartsan: inude, artzain, musikari eta garaiko pertsonajeez osatutakoa. (Argazki gehiago: www.kronika.net).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!