AURRIKUSPEN guztiak beteta Itziar Urdangarinek irabazi zuen atzo Euskadiko Kros Txapelketa. Goierri Garaia taldean dabilen korrikalariak 27.04ko denboran korritu zuen 7.300 metroko ibilbidea. Emakumezko senior mailan guztira 43 korrikalarik hartu zuten parte. Itziar Urdangarin denboraldi txukun askoa egiten ari da aurtengoan, korritutako nazioarteko kros txapelketetan aurreneko euskalduna izan baita.
Beste parte hartzaileak
Euskadiko Kros Txapelketan parte hartu duen beste hernaniarra, senior mailan, izan da Sergio Roman. Romanek 39.50ko denbora egin zuen 11 kilometrotako ibilbidea eta 69garren postua lortu zuen. Mutil seniorretan 180 korrikalarik hartu dut parte.
Bestetik Eider Aldabe, jubeniletan, 8garren postuan sartu da eta Euskadiko Selekzioarekin estatuko txapelketara joango da. Martxoaren bukaeran izango da Melillan.
Eskolarteko Euskadiko Kros Txapelketan Miriam Arrozpidek hartu zuen parte infantiletan. Karrera honekin bukatu du bere kros denboraldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!