Inude eta Artzaien konpartsa gaur herrian barrena

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 19a, 02:00

URUMEA ikastolak antolatuta, Inude eta Artzaien konpartsa izango da gaur. Eguerdiko 12:00etan aterako dira ikastolatik eta handik Plaza, Kardaberaz, Plaza Berri, Kale Nagusia, Zinko Enea, Txirrita, Urbieta eta Kale Nagusian barrena Plazara iritsiko dira. Plazan ekitaldi nagusia egingo dute: inudeek daramazkiten haurrei txertoak jarriko dizkiete eta udaletxeko agintariei aurkeztuko dizkiete izenak erregistroan gordetzeko. Eguraldi txarra egingo balu Atsegindegin egingo dute ekitaldi nagusi hau. Guztira 120 ikaslek hartuko dute parte. Batzuk dantzariak izango dira, besteak musikariak eta beste batzuek garai bateko pertsonajeak irudikatuko dituzte: globeroak, piruleteroak, barkileroak, umezainak, alkatea, udal-idazkaria, sendagileak, eta abar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!