Musika Eskolako ikasleek dominak lortu zituzten piano jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 19a, 02:00

hERNANI Musika Eskolako ikasleek Andoaingo Bastero Kultur gunean egindako lehendabiziko piano jaialdian hartu zuten parte. Jaialdian Euskal Herri guztiko musika eskolek hartu zuten parte, guztira 437 haur bildu ziren. Hernani Musika Eskolatik parte hartu zuten 31 ikasleek lan txukuna egin zuten eta dominak ere lortu zituzten: 11 urrezko domina, 17 zilarrezkoak eta beste 3 brontzezkoak. Ikasle hauek 9 eta 13 urte bitarte dituzte eta gehienak 8 urterekin hasi ziren pianoa ikasten. Hauek dira Hernaniko Musika Eskolatik parte hartu zuten ikasleen izenak: Maria Alkiza, Maddi Aranburu, Lander Bengoetxea, Lander Berrueta, Rakel Catediano, Edurne Elizalde, Mikel Elizalde, Ane Estarloa, Yaiza Etxarri, Haizea Ezkerro, Imanol Gonzalez, Iker Izagirre, Karen Juanes, Gorka Lopez, Oihan Lujanbio, Amaia Makazaga, Lander Murillo, Leire Ormazabal, Iñaki Otaegi, Maddalen Otaegi, Oihana Razkin, Carla Rodriguez, Iker Sancerni, Imanol Sancerni, Ibon Sertutxa, Eider Silva, Andrea Vicente, Ane Villaverde, Leire Villaverde eta Ander Zubillaga.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!