MARKAGAILUAK erakutsi zuen moduan, oso partidu estua jokatu zuten Hernani eta Trintxerpek. Etxekoak nagusitu ziren 2-1 Laxa eta Urbanek sartutako golei esker. Polemikarik ere ez zen falta izan ordea, azken gola penalti bidez sartu baitzuten zuri berdeek. Trintxerpek lanak eman zizkien Zubipeko mutilei eta horren ondorio izan ziren faltaz beteriko 90 minutu eta arerioei erakutsitako txartel gorri bat ere.
Hainbestean jokatutako partidu baten ostean gustora gelditu ziren jokalari eta zaleak, azken hauen hitzetan, merezitako hiru puntuak eskuratu baitzituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!