287 etxe egingo dira Karabel eta Txantxillan, 56 babesekoak eta 95 tasatuak

Kronika - Erredakzioa 2006ko otsailaren 19a

Hirigintza Batzordean hitzartu zuen Udalak etxe horiek egitea. Hirigintza Zinegotziak dio herritarrek etxe hauekiko zituzten aurreikuspenak hobetu dituela hitzarmen honek.

Hirigintza Batzordean, ostiralean, Udalak hitzartu du 287 etxe berri egitea Txantxillan eta Karabelen. Udalak azaldu du etxe horietatik, 151k, era bateko edo besteko babesa izango dutela. Hitzarmen hau datorren asteko Plenoan berretsi beharko dute. Babeseko 56 etxe Karabelen eta tasatutako 95 Txantxillan Iñaki Arratibel, Hirigintza Zinegotziak azaldu du Txantxillan egitekoak ziren babes ofizialeko etxeak Karabelen egingo direla. Horrela Karabelen babes ofizialeko 56 etxe eraikiko lirateke eta beste 80 prezio librekoak. Txantxillan, bestetik, tasatutako 95 etxe eraikiko dira eta beste 56 prezio librekoak. Herritarren espektatibak hobetu Iñaki Arratibel pozik agertu da hitzarmen honekin eta dio hitzarmenak herritarrek etxe hauekiko zituzten aurrikuspenak hobetu egin dituela: ´Legeak dio etxebizitzen %20ak izan behar dutela babes ofizialekoak eta hitzarmen honekin kopuru hori gainditu egin dugu, Txantxillan eta Karabelen egingo diren etxeen %53ak izango baitu babes motaren bat`. Horrekin batera zinegotziak dio babes ofizialeko etxeek aukerarik gabe utzi dituztela diru sarrera maximoak gainditzen dituzten familiak, eta prezio libreko etxeak ordaintzeko aukerarik ez dituztenak: ´gestio honekin diru sarrera ezberdinei ateak irekitzen dizkiegu, diru sarrera gutxiago dituztenen interesak alde batera utzi gabe. Izan ere, aurrikusita zeuden babes ofizialeko etxeak egin egingo dira, egingo diren etxebizitza tasatuak prezio libreko etxebizitzetatik atera baitira` azaldu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!