Aparraingo soroetan ospatu dute XXXII. Zuhaitz Eguna

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 19a, 02:00

Aparraingo lurretan 500 bat zuhaitz landatu zituzten atzo goizean Hernaniko neska mutikoek. Goiz jaiki eta eguraldi bikaina lagun zutela gereziondo, haritz, lizar eta gaztainondoak landatzeari ekin zioten eguerdiko ordu batak bitartean. Indarrak berritzeko hamaiketakoa jaso bazuten ere, ezinezkoa zen prest zeuden 1.050 zuhaitzak landatzea eta beraz, gaur helduek bukatu beharko dute haurrek hasitako lana. Antonio Aranburuk esandakoaren arabera, 1974az geroztik, urtero urtero ospatzen da Zuhaitz Eguna eta aurten ere ez dute hutsik egin Mendiriz Mendi elkartea eta Udalaren laguntzari esker. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!