Oronako langile talde bat elkartzen da larunbat goizero eta Diputazioko lurretan bertako arbolak aldatzen dituzte.
Orona kooperatibako langile talde bat orain lau urte hasi zen Oindiko Diputazioko lurretan bertako arbolak aldatzen (haritza, pagoa, gaztainondoa...). Urtarriletik martxora eguraldiak laguntzen duen larunbat goizero egiten dute zita Besabin eta bizkarrean zuhaitzak Oindira eraman eta aldatzen dituzte. Oronak diru laguntza bat eman zien Heziketa eta Kooperatiben Sustapenerako Fondotik eta hortik erosten dituzte arbolak.
400 bat landare
Marci Barrasek Kronikari esan dionez, dagoeneko 400 bat zuhaitz aldatu dituzte lau urte hauetan ´urtean ehun inguru`. Gero, maiatzean inistorra kendu eta nola dauden ikusten dituzte arbolak. Barrasen hitzetan bertako arbolak ugaritu eta kirol pixkat egiteko modu polita da hau ´eta satisfazio haundia ematen duena`.
Laguntzera animatzen denari ez diote aterik ixten eta zita larunbatero izango du goizeko 08:30etatik 09:00etara, Besasin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!