UPV-Hernani irabaztera

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 18a, 02:00

HERNANIKO boleiboleko mutilen taldeak partidua du gaur, Kiroldegian Corrales-Justina/Cantabria taldearen kontra. Azkeneko partiduak irabazi egin ditu UPV-Hernanik, duela bi aste Santanderina taldea hutsean utzi zuen eta aurreko asteburuan berdin egin zuen Astillerorekin. Gaurkoan beste kantabriar talde bat izango dute aurrean, eta beste biekin egin bezalaxe, irabazteko asmoz aterako dira pistara. Partidua 18:00etan hasiko da, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!