HERNANI 25 eta 27 irabazi zuen atzo Gernikaren kontra jokatutako partidua. Hernaniko mutilak gogoz eta indarrez atera ziren zelaira eta partidu osoan zehar izan ziren aurretik markagailuan. Hala ere partidu gogorra izan zen, borroka haundikoa. Horren adierazle izan zen Harkaitz Otañok hartu zuen muturrekoa, eta ospitalera eraman behar izan zuten lesioa begiratzera.
Hernanik 4 ensaio egin zituen eta ondorioz 5 puntu lortu ditu (4 ensaio egiteagatik puntu 1 gehiago). Ensaioak egin zituzten: Iñaki Yarzak, Gorka Eizmendik, Mikel Orbegozok eta Urtzi Gartziak. Harkaitz Ruiz de Garibayk transformazio bat eta zigor golpe bat lortu zituen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!