Molotoff Irratia Arrosako kide

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 18a, 02:00

MOLOTOFF irratiak hainbat azalpen eman ditu, otsailaren 10ean Kronikan Arrosa irratien elkarlanerako guneari buruz kaleratu zen berriaren inguruan. Arrosako interneteko zerbitzariari lotutako irratien zerrendan ez dago Molotoff eta horren bueltan azalpenak eman ditu Hernaniko irrati libreak ´honek sortu ditzakeen gaizki ulertuak ekidin nahian`. Honakoa azaldu du: ´Molotoff Irrati librea Arrosa egitasmoaren kide fundatzailea da. Urte guzti hauetan, parte aktiboa izan dugu egitasmoan eta egun, Arrosako kide izaten jarraitzen dugu. Arrosa martxan zenetik, egitasmoan parte hartzen duten irrati ezberdinekin saioak elkartrukatuaz; zinta bidez hasieran, CDekin geroago eta, teknikoki prestatzen garen bezain pronto, saretik, Arrosako serbidorearen bidez. Adi beraz FM 99.2ko eremu askeari. Egun osoz uhin positiboak zabaltzen`. Osteguneko zitarako deia herritarrei Azkenik, irratiaren egoitza Sagastialde 16 behean dagoela, ostegunero 20:00etan biltzen direla eta irratia, adierazpen askatasunaren alde, guztion esku dagoen baliabidea dela gogorarazi nahi izan du Molotoff Irratiak. Bide batez gonbitea luzatu du bertara hurbiltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!