Jose Antonio Cuesta, Herri Lan Zinegotziak Atsegindegi plaza eta aparkamenduei buruzko azalpenak eman zituen prentsaurrean.
JOSE Antonio Cuestak, Herri Lan Zinegotziak, atzo prentsaurrean azaldu zituen bukatu berri den Atsegindegi plazaren inguruko xehetasunak. Zinegotziak azaldu zuenez, oraindik ere 30 garaje plaza daude salgai Atsegindegin. Prezioaren inguruan galdetuta zinegotziak esan zuen 18.000 euro inguru balio duela plaza bakoitzak eta trukean 75 urterako kontzesioa ematen du enpresak.
Guztira 150 eta 170 garaje artean izango dira Atsegindegin, 3 solairutan banatuta. Kopurua dagoen eskariaren arabera moldatuko dute. Garaje hauek erabat itxita daude eta pasa den abendutik ari dira erabiltzen.
Kostua igo
Cuestak esan zuen plaza eta garajeak hasiera batean aurrikusten zena baino kostu haundiagoa izan dutela. Hasierako 900.000 euroko kostuari beste 240.000 euro gehitu behar izan dizkiote (guztira 1.140.000 euro). Izan ere egiten hasi zirenetik altzairuaren prezioa izugarri igo da eta hori da igoeraren arrazoia.
Plaza estalia
Plazari buruz Cuestak azaldu du herriko aurreneko plaza estalia dela eta herritarrek eskertu egin dutela, hainbat ekitaldi egiteko primeran etorriko delako. Plazak 1.000 m2 -ko azalera du eta akzesibilitate neurriak betetzen ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!