Aranon gaur dira Karnabalak ‘zomorro’ eta guzti

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 18a, 02:00

Aranon gaur ospatuko dituzte Karnabalak, aurten igandetik larunbatera pasata. Goizeko 08:00etarako zomorroak abiatuko dira Kontsejutik, baserriz baserri puska biltzera. Berrogei bat lagun elkartuko dira eta aurten gainera aspaldi animatu gabeko zenbait animatu dira berriz ere usadioari eustera. 14:30ak inguruan bazkaria izango dute guztiek elkartean eta 17:30etan Zagi dantza egingo dute herrian barrena zomorroek. 21:00etan herri afaria da eta ondorenean Tapia eta Leturia eta beren taldearekin erromeria izango da Aranoko elkartean bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!