atzo Gobernu Batzarrean erabaki zen jende aurreko erakusketan jartzea Tiloseta eta Gudarien Plazan proposatzen diren aldaketak.
Jose Antonio Cuesta Herri Lan Zinegotziak adierazitakoaren arabera 15 egunen bueltan jarriko dituzte bi gune horietako proiektuak erakusketan. Azaldutakoaren arabera planoak jarriko dituzte Udaletxean eta Kiroldegian. Bestetik, informazio zehatza nahi duenak Udaletxeko 4garren solairuan dagoen Hirigintza Zerbitzura jo beharko du.
Tiloseta eta Plazako
aldaketa nagusiak
Proiektu hauek besteak beste proposatzen dute Tilosetarako akzesibilidadea hobetzea, batez ere Udaletxe atzetik eta Urumea ikastolatik. Kioskoa bota eta frontoi ondoan beste bat eraikitzea aurrikusten da, frontoi aldera gradak eta beste aldera eszenatoki bat izango dituena. Kiosko aurrean Plaza bat egitea ere proposatzen da ikuskizunetara joaten den jendearentzat eta hainbat zuhaitz botatzea ere bai.
Plazan gehienbat lurra aldatuko litzateke eta laua jartzea proposatzen da. Plazako zuhaitzak ere botatzea proposatzen da.
Beste puntuak
Batzarrean onartu zen Kale Nagusian etxeak bota zituen promotorari fatxada lehen zegoen bezala uzteko eskatzea ere. Orain promotorak egin beharko du fatxada hori.
Bestetik, eguzki plaka gehiago jartzeko baimena eman zitzaion Berakorte baserriari, baina jarri aurretik Diputazioak bere oniritzia eman beharko du. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!