Gaur autobus mugikor bat izango da Urbieta kalean, herritarrei hartu beharreko babes neurriak erakusteko herriko bi enpresa kimikoetan, (Arkema eta Electroquimica) istripuren bat gertatu ezkero. Autobus hau Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak egokitutakoa da, eta goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da, Urbieta kalean. Hilaren 23an hitzaldi bat antolatu dute baita ere instalazio kimikoetan istripu arriskua ahalik eta txikiena izan dadin hartu diren segurtasun neurrien inguruko informazioa eskaintzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!