Zaharren Egoitza ondoko eraikin berriak bost solairu izango ditu

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 16a, 02:00

ANDONI Amonarraizek Zaharren Egoitzako anpliazioari buruzko azalpenak eman zituen atzo, Portu auzora egindako bisitaren ondoren. Azaldu zuenez, Zaharren Egoitza anpliatzeko eraikin berriak bost solairu izango ditu. Lehenengo solairuan adineko bikoteentzako apartamenduak joango dira: ´Zaharren Egoitzak logela gehiagoren beharra izanez gero, apartamendu horiek egokituko ditugu logela bezala jartzeko`, azaldu zuen. Horretaz gain, etxebizitza sozialak edo pisu tutelatuak egiteko asmoa dute, eskaeraren arabera. Proiektuaren planoak atzoko batzordean Atzoko Ongintza batzordean proiektuaren planoak eta aurrekontu osoa aurkeztu zituzten. Orain aurrekontu zatituaren zain daude eta Diputazioak baiezkoa emanez gero, Herri Lan batzordera pasako litzateke, obren ardura batzorde honek baitauka. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!