AMHER elkarte multikulturalak antolatuta, hitzaldia izango da bihar Biteri Kultur Etxean, Espainiar Estatura Emigratzea izenburuarekin. Hizlari izango da Madrildik etorritako Javier Ramirez, SOS Arrazakeria taldeko abokatua.
Afrikatik Europara
Afrikatik Europara emigratzen duten pertsonek ´kapritxoz`ez dutela horrelakorik egiten azpimarratu du AMHER-ek eta Jaiver Ramirez hizlariak Ceuta, Melilla, Maroko eta Afrikan zer pasatzen den azalduko du hitzaldian. ´Zer plan dituzte espainiar gobernuak, Europar Batasunak eta Marokoko gobernuak inmigrazioaren gaiaren inguruan?` galdetzen dute hitzaldiaren aurkezpenean. Hori guztia argitzen saiatuko da SOS arrazakeriako abokatua.
Hitzaldiaren aurretik bideo emanaldia izango da. Hori guztia bihar, arratsaldeko 19:00etan. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!