Larunbatean izan zuen partidua hernaniarrak, nagusien mailan. Kadete mailan Aritz Salaberria finalera pasa da.
JOAN den larunbatean jokatu zuen nagusien mailako Gipuzkoako trinketeko finala Unai Alvarez hernaniarrak, Usurbilgo Mikel Landaren kontra. Zita garrantzitsua zen larunbatekoa, izan ere, Hernaniko Pelota elkarteak bigarren txapela eskuratzeko aukera baitzuen, otsailaren 12an Ibon Zabalak jubenil mailan lehenengoa irabazi eta gero.
Ordu eta erdiko partidua
Partidu gogorra izan zen, ordu eta erdiz aritu ziren lehian, eta Alvarezi azkeneko tantoan joan zitzaion txapela 39-40 eginda. Azkeneko tantoak eskuan min hartuta jokatu zituen hernaniarrak. Hala ere, denboraldi bikaina egiten ari da: kontuan hartu Txilen bigarren geratu zela munduko trinkete txapelketan, eta Gipuzkoan berriz partidurik galdu gabe iritsi da finalera.
Hernaniarren arteko lehia kadete mailako finalean
Nagusien mailan txapela eskuratzerik izan ez bada ere, kadete mailan ziurtatuta dago Hernanira ekarriko dutela. Izan ere, joan den igandean Aritz Salaberriak irabazi egin zuen finalaurrekoa. Salaberriak 30-19 irabazi zion Oiartzungo pelotariari, nahikoa erraz. Oiarpetik ordezkoak jokatu zuen.
Modu horretan, Salaberria finalean izango da Ioritz Arrieta hernaniarrarekin batean. Partidua asteburu honetan izango da.
Gainerako emaitzak
Paleta goman: Lujanbio-Pagola/Zabalegi-Arrondo 30-18; Jauregi-Perez/Villarolain-Zabala 11-30. Kadete eskuz binaka: Garmendia-Arrieta/Aurrera Saiaz 22-3.
Mendizabal II-k irabazi Izar Berrien txapelketan
Mendizabalek 22-14 irabazi zuen ostiralean Legutianon, Retegi Bi-rekin batera Beloki II-Beobideren kontra, Izar Berrien txapelketan. Hurrengo partidua martxoren 3an, Arretxe II-Beginoren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!