Trintxerpe izango du aurrean Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 18a, 02:00

Gaur, arratsaldeko 16:30etan Zubipen.

HERNANIK partidu garrantzitsua du gaur Zubipen, Trintxerperen kontra. Lehengo asteburuan ezin izan zituen hiru puntuak Hondarribiatik ekarri, 2-0 galduta eta orain puntu gosez daude txuriberdeak. Ez da partidu erraza izango, kontuan hartzen badugu Trintxerpe sailkapeneko goiko postuetan dagoela. Hala ere Hernanik badaki ondo jokatzen, eta duela bi aste bezala gol festa errepikatu nahi du gaur Zubipen. Jubenilen lehenengo mailako partidua ondoren Bestalde, Jubenil lehenengo mailako taldeak partidua izango du gaur, nagusiek jokatu eta gero, Trintxerperen kontra hauek ere. Partidua arratsaldeko 19:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!