Amher elkarte multikulturalak antolatuta hitzaldia emango du gaur Javier Ramos, SOS Arrazakeriako abokatuak. Espainiar Estatura emigratzea da gaia eta azalduko du zer gertatzen den Ceutan, Melillan, Marokon eta Afrika aldean eta zein diren espainiar eta marrokiar gobernuen eta EBren asmoak inmigrazioaren aurrean. Gaur arratsaldeko 19:00etan, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!