Bildu Hernaniren ustez Udalak ´arinegi` eman du Kaxkoko etxe bat botatzeko lizentzia

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 15a, 02:00

BHk azaldu du, Kale Nagusiko 3-5 eraikina botatzeko lizentzian ez zela eskatzen ´ondare arkitektonikoa babesteko neurririk hartzea`.

BILDU Hernanik bere iritzia eman du Kronikari helarazitako prentsa ohar batean, Kale Nagusiko 3-5 zenbakietako eraikinen obren inguruan. Udalak duela gutxi azaldu zuenez, konstruktorari eskatu zion eraikin horren fatxada mantentzeko, baina fatxada bota egin zuten. Horren aurrean, BHk dio Udalak konstruktorari emandako lizentzian ´ez zitzaiola eskatzen inolako neurririk hartzea etxe horien ondare arkitektonikoa babesteko` eta salatu du lizentziak horrelako ´arinkeriarekin` ematen direnean ´gure herriaren ondare historikoak kaltetua izateko aukera haundiak` dituela. Fitxa urbanistikoa ´irakurtzea besterik ez` Herri plataformak bidalitako oharrean azaltzen denez, Hernaniko kaxko historikoaren fitxa urbanistikoan ´argi eta garbi agertzen da zein elementu arkitektoniko babestu behar diren ingurune horretan`. BHk uste du Kale Nagusiko eraikina botatzeko lizentzia eman zutenean ez zutela fitxa urbanistiko hori irakurri eta hori da eskatzen duena: ´lizentziak eman aurretik fitxa urbanistikoak irakurrita izatea` dio plataformaren agiriak, eta gaineratzen du ´kasu honek argi uzten du gauzak ez direla horrela egiten`. ´Axolagabekeria` Bildu Hernanik espero du ´egindako kaltea konpondu ahal izatea`, baina bere ustez ´horrelako arazoa sortu izana neurri haundi batean egungo agintarien axolagabekeriaren ondiora da, behar zen garaian ez zirelako derrigorrezko neurriak hartu`. Bukatzeko, BHk uste du honelako gertaerek ´behin eta berriz` uzten dutela agerian ´Udal agintari hauen utzikeria`. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!