Ongintza Patronatuko batzordea gaur bilduko da eta bertan gai garrantzitsu bat aztertuko dute: Zaharren Egoitza haunditzeko proiektua.
Proiektuaren aurkezpena egingo da gaurkoan eta espero dute onarpena egun gutxi barru izatea. Anpliazioa gaur egungo araudiari egokituta egin nahi dute eta horren arabera hainbat baldintza bete behar ditu proiektuak. Horretaz gain, Eguneko Zentroa haunditzeko asmoa dute eta pisu tutelatuak jartzekoa ere bai. Guztira 700.000 euroko partida dago aurrekontuetan obra honetarako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!