Ikasgela mugikor batek larrialdi kimikoei buruzko informazioa emango du bihar

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 15a, 02:00

Eusko Jaurlaritzak bereziki egokitutako autobus bat da eta 10:00etatik 14:00ak arte egongo da Urbieta kalean, kiroldegi ondoan. Hilaren 23an hitzaldia izango da Udaletxean.

mugikor bat jarriko dute herritarrei larrialdi kimikoei buruzko informazioa emateko. Ikasgela mugikorra Eusko Jaurlaritzak bereziki egokitutako autobus bat da eta Urbieta kalean egongo da, Kiroldegi ondoan, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00ak arte. Autobus berezi horretan herrian dauden bi enpresa kimikoetan istripurik izanez gero (Arkema eta Electroquímica), herritarrek hartu behar dituzten babes neurriei buruzko informazioa eman eta zalantzak argituko dituzte. Hitzaldia otsailaren 23an Udaletxean Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako informazio kanpainari lotuta, otsailaren 23an, ostegunarekin, hitzaldi bat izango da Udaletxeko pleno aretoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hitzaldi honetan Arkema eta Electroquimica enpresetan istripu-arriskua murrizteko hartu dituzten neurrien berri emango dute. Enpresa, elkarte, eskola eta herritar guztiei zuzendutako ekitaldia da honakoa. Bertan izango dira larrialdien arretarako zuzendaria, Mari Carmen Urbieta, antolakuntza zerbitzuko zuzendaria, Iñaki Inoriza eta Arkema eta Electroquímica enpresetako arduradunak. Jaurlaritzaren kanpainarekin elkarlanean Udalak jakitera eman duenez 1997 urtetik Jaurlaritzak hainbat kanpaina jarri ditu martxan larrialdi kimikoen inguruko informazioa banatzeko. Azaldu dutenez Udala zeregin horretan elkarlanean aritzeko prest dago. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!