Ostegunean izango da Gure Etxola elkarteko batzar orokorra

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 14a, 02:00

OSTEGUN honetan, etzi, Gure Etxola elkartean urteko batzar orokorra egingo dute, arratsaldeko 17:30etan. Bertan hainbat puntu aztertuko dituzte: kontu ekonomikoen egoera, elkartean egindako hainbat hobekuntza, galderak eta zalantzak. Elkartetik dei egin die bazkide guztiei bertara azaltzeko eta puntualak izateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!