Urteurren bazkariarekin mus txapelketako sariak banatu zituzten.
ELUR-Txorik 48garren urteurrena ospatu zuen joan den igandean. 48 urtez hutsik egin gabe, festa polita antolatu izan dute, bazkari eta guzti. Aurretik, 11:00etan meza nagusia izan zen, hildako bazkideen alde eta horren ondoren 53 lagun bildu ziren bazkaritarako.
Mus txapelketako sari
banaketa
Bazkalostean, urtero bezala, mus txapelketako sari banaketa egin zen. Binakako txapelketan txapeldun izan dira aurten Rafa eta Jabi; bigarren postuan Tomasena eta La-rrañaga geratu dira; Artetxe eta Mikel hirugarren eta laugarren Carlos eta Txarli.
Banakako txapelketan aldiz Gorkak eraman du txapela; Karrerak bigarren egin du, hirugarren Otegik eta laugarren postuan Josu geratu da.
Giro polita igandekoa eta saridunak nahiz sari gabe geratu direnak, pozik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!