Datorren larunbatean manifestazioa izango da Bilbon 18/98+ plataformak deituta Eskubide zibil eta politikoen alde...epaiketa guztiak eten! lemapean. Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan hasiko da eta Hernaniko lan-taldetik jakinarazi dutenez autobusak aterako dira bertatik, 15:30etan. Txartelak erosteko Garin eta Txili tabernetara jo daiteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!