Asteburu honetan izango da 32garren Zuhaitz eguna eta aldi berean 20garren Joxe Legarreta Zuhaitz eguna. Hernaniko Udalak eta Mendiriz Mendik antolatuta larunbatean haurrek eta igandean helduek, haritzak, lizarrak eta gereziondoak aldatuko dituzte Aparrain inguruan. Haurrak autobusez eramango dituzte bertara larunbatean (09:00etan Urbieta kalean) eta goiz osoa pasako dute arbolak aldatzen. Izen ematea, ikastetxeetako eskola-kirolaren bidez egingo da. Helduek berriz, Aparrainera joateko ibilbide polita egingo dute oinez igandean; goizeko 08:00etan dute hitzordua eta Osiñagatik barrena Saratsain eta Bezkitatik pasako dira, Aparrainera iritsi aurretik. Goiza zuhaitzak aldatzen igaro ondoren Ugaldetxon bazkaria izango dute. Izena emateko Mendiriz-Mendi elkartetik pasa behar da, 20:00etatik 21:00etara, ostegun honetan (Tef.: 943-332745).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!