Hainbat hitzaldi izango dira Emakume Zentroan ostegunetik hasi eta martxora bitartean

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 14a, 02:00

EMAKUME Zentrotik jakinarazi dutenez, hainbat hitzaldi izango dira ostegunetik hasi eta martxoaren 16ra bitartean, elkarte honek Elkano kalean duen lokalean. Ostegunean autoestima eta autobalorazioa Ostegun honetan hasiko da hitzaldi zikloa, Inma Utera psikologo eta psikoterapeutak autoestima eta autobalorazioari buruzko hitzaldia emango du. Martxoaren 2an, berriz, pentsamendu positiboari buruzko hitzaldia izango da eta hirugarren hitzaldi bat ere izango da martxoaren 16an, krisi eta aldaketetan sendatzeko gaitasunaren inguruan. Sarrera libre da eta ordutegia 16:15etatik 18:00ak arte izango da, Elkano 17an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!