Hiru antzerki izango dira, gazteleraz lehenengoa eta euskaraz beste biak. Hilaren 20, 21
eta 22an, arratsaldeko 20:00etan hasita, Biterin. Sarrerak salgai bihartik aurrera.
BITERIKO Antzerki eskaintzak ez dio hutsik egin urteroko bere zitari eta 2006ko lehenengo antzerki zikloa datorren astean izango da. Zehazki esateko, hilaren 20, 21 eta 22an da astelehen, astearte eta asteazkenarekin. Guztira hiru antzerki programatu dituzte, bata gazteleraz izango da eta beste biak euskaraz.
Antzerkiak
El tiempo herido Traspasos konpainiak sortua da eta Mikel Gomez de Segurak zuzenduko du. Ongi ibili antzezlana, Aizpea Goeneagak egina da, Pok Produkzioak konpainiarekin eta bukatzeko Erreleboa, Txalo Teatroa konpainiak antzeztuko du, Ernesto Caballerok egina eta Begoña Bilbaok zuzendua.
Sarrerak bihartik salgai
Antzezlan guztiak Biteriko areto nagusian izango dira, arratsaldeko 20:00etan.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez sarrerak salgai izango dira bihartik aurrera Biteri Kultur Etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!