Aurreneko garaipena

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 13a, 02:00

Hernanik irabazi egin zion larunbatean Gros C-ri, 1’5-2’5, eta lehenengo garaipena lortu zuen aurtengo denboraldian. Partidak horrela joan ziren: Fernando eta Ixidro Esnaolak irabazi egin zuten; Mikel Apezetxeak berdindu eta Arkaitz Bereziartuak galdu. Gipuzkoako Gorengo mailan ari da Hernani, eta orain dela gutxi hasi dute denboraldia. Orain arte neurketa guztiak galdu zituzten hernaniarrek. Datorren larunbatean Gros B liderraren kontra jokatuko du Hernanik etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!