Zilegi Eskolen barruan, bihar eta ostegunean Herentziari buruz hitz egingo du Kistiñe Lujanbio abokatuak. Hitzaldiak 14:00etan eta 19:00etan izango dira. Bestalde, ostegunean baita ere, Zeramikari buruzko ikastaroa izango dute. Hitzaldia eta ikastaroa AEKko lokaletan izango dira, (Larramendi 11). Zilegi Eskolak AEKk antolatzen ditu eta edozeinek parte hartu dezake, telefono honetara deituta: 943 557 879.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!